XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GALTXA-GORRI (I).

Udaberriko goiz alaitsua zan ta Gernika-ibaiaren ertzetik nebillen; lore baten gañean Galtxa-gorri ikusi neban niri deika: - Aizu, Euskaldun, nora zoaz...?.

- Ikusmira nabil, ta... zu nor zaitugu...? - Ni, Galtxa-gorri naiz.

Ez dozuz nire galtza gorriak ikusten, ala...?.

- Mallukia ziñala uste neban....

- Mallukia...? Ja, jaiiii...! Txikia naiz ni mallukia izateko....

- Ta, zertan zabiltz zu, Galtxa-gorri...? - Ni beti gizonaren morroi ta gizonari laguntzen...?.

- Zertan...? - Edozertan.

Nik eta nere lagunak egiñ ez daikegun gauzik ez dago.

- Ezer, be ez? Ezer, be ez? - Egia esateko... dan-dana ezin daikegu.

Ona zer jazo jakun egun batean, Kortezubi`ko baserritar batekin: Erosi ginduzan baserritarrak, soloan lan egiteko.

Agindu euskun lana egiteko.

Lan amaitu ta an joan giñan barriro lan eske.

Emon euskun beste bear bat.

Amaitu gendun.

Beste bat... eta orrelan, lau aldiz.

Bosgarrenean etorri giñan baserritarragana: - Zer lan egingo dogu?.

Ez ekian zer lan emon, beriala amaitzen ba`genduzan lan guztiak.

Orduan agindu euskun ura galbaian ekarteko.

Asi giñan lanean, baña, alegiñak eginda be, ezin genduan urik ekarri.

Gelditu giñan, azkenik, agindurik bete ezin gendulako....

- Orduan, gizona zuek baño azkarragoa da...?.

- Baiña guk, berak baño indar geiago....

- Ta, zu niri laguntzeko be prest zagoz? - Bai orixe...! Zertan laguntzea nai dozu...?.

- Ni, Euskaldun gazte barria naiz, ta emengo barririk ez dakit....

- Nik emongo dautzut zuri Euskaldun zaarren barria.

SANTIMAMIÑE Ori esatearekin batera, loretik nire eskura salto egin ta, bere beatzakin Kortezubiko mendi bat erakusi eustan.

- Mendi baltz ori ikusten dozu...? - Gallurrean ermita zuria daukana?.

- Mendiaren izena Ereñusarre da, ta mendi orren egalean Santimamiñe koba-zuloa dago....

Artu nindun aidean, ta izugarrizko errun eroan nindun Ereñusarre mendira.

An ikusi neban leize-zulo aundi bat.

Leizearen atakan, lapa ta txirla, azalak ugari....

- Zer dira oneik?- galdetu neutson Galtxa-gorri`ri.

- Zera... zuen aurrekoak jandakoen arrastoak... Ez dozu, or beean, Gernika`ko ibaia ikusten...? - Bai.

- Ta, an, beerago, itsasoa? - Bai, ta.

- Ba, antxe batzen zituen lapa ta txirla oneik....

- Ta, ortik bizi al ziran...?.

Orretzaz gañera, arboletako frutu ta igaliak, lurreko bedar ta sustraiak be, jaten zituen... Baña, eizatik bizi ziran batez be....

- Eiztariak al ziran...? - Bai.

- Ta, zer arrapatzen eben eizan? - Pizti ta abereak: zezenak bezela, bisonte, basauntz, zaldi basurde ta beste asko be bai....

- Bisonteak...? - Bai, bisonteak be, bai....

Orain emen ez dago bisonterik baña, orduan ba`ziran Euskalerrian....

- Ori, ipuiñen bat izango da... - Ipuiña...? Etorri kobe barrura neugaz....

Sartu nindun leize-zuloko illunpe artara.

Biztu eban krisallua, ta, barru-barruan, ezkerreko ormatik gora, kuarto txiki batean sartu giñan biok.

- Enee! orreik, zer dira...? - Zuen aurreko Euskaldun zaarrak egindako marrazkiak.

- Zenbat urte, egiñ zituela...? - Amabi milla urtetik gora... Ezagutu nituan euskaldun areik. Zuen antzekoak ziran....

- Ta, areek aalmenik ba`eben orrelako marrazki egoki ta ederrak egiteko...!? - Alan dirudi....

Ara emen, aitatutako bisonteak... Ikusten dozuz...?.

- Bisontekin batera, beste pizti batzuk be ikusten dodaz.

Ara, artza ta basauntza, be....

- Ipuiñak al dira...?.

Txoraturik nengoan marrazki arei begira.

Preistoriko Euskaldun areik ez ziran beti lo egon... ez ziran nola naiko artistak izan...!.

- Aizu, Galtxa gorri, ta piztien marrazkiak zergatik egin zituen orrelako toki ezkutuetan...?.

Or kanpoan, argia dagon tokian, egitea ez al zan obe...? Jendeak obeto ikusiko ebazan.

- Baña, irudi orreik ez ebezan egin jendeak ikusteko...!.

- Zertarako, orduan...? - Euskaldun arein elizatxoak ziran zulo oneik....

- Elizak be, ba`zituen...!.

- Elizen antzekoak....

Eizara urten aurretik leizara etorri, ta leizako illunpe onetan egiten zituen euren otoitzak, pizti onein aurrean....

- Abaderik ba`euken otoitzak egiteko...? - Aztiak ziran arein abade.

Eta, otoitzak egiteko, mozorroz jazten ziran.

- Iñauteri ta Kamabalak al ziran ba, mozorroz jazteko...?.

- Euskaldun zaarren aztiak mozorroz jantzita aztikeriak egiten zituen euren koba-zuloetan; Zuek barriz, Iñauterietan, astokeriak egiten dozuez galantak....

- Ori be olan da ta eziñ ukatu... Baña, mozorroz jaztea orduko gauza izango da...?.

- Bai, orduko oituratik datorrena da... Baina ori zertarako zan, aiztu jatzue.